martes, 25 de noviembre de 2008

Laguntza behar dut

Ba bai, euskarak behar duena, gauza guztien gainetik, ofizialtasunaz eta legea aldatzeaz gain, euskaldunak direnak mintzatzea da, eta ez direnak hizkuntza hau ikastea nahi dutela. Eta txoko honetatik bultzea da nire helburua, nahiz eta inor irakurri ez irakurri, ezina ekinez egiten saiatuko gara. Modu honetan, euskaraz pentsatzea eta idaztea da nire xedea, gauza txikietatik lan egiten hastea, alegia.
Nire bizitzan ez dut euskara ikasteko aukera eduki eta hori agerikoa da ez baitakit modu egokian idazten. Badakit hau oztopo handia dela, baina niri bost axola gramatika; hasi, nonbaitetik hasi beharko dut eta hau da aukeratu dudan bidea. Euskalduna bazara eta lagundu nahi baduzu, ba idatzi web gune honetan mesedez.

No hay comentarios: